Ibilbidearen eta ordutegien mapa interaktiboa

Sakatu herriaren gainean Korrika zer ordutan pasako den jakiteko.

Korrika 18k bi egunetan zeharkatuko du Aiaraldea:

  • Martxoaren 20an goizaldean sartuko da Barrerilla mendatetik Urduñara. Goizaldeko 06:03an iritsiko da hiriaren erdigunera. Jarraian Amurriora zuzenduko da euskararen aldeko lasterketa, eta Amurrio erdigunera helduko da 07:04ean.  Korrika Altuberantz abiatuko da Larrinbetik.
  • Martxoaren 22an goizaldean sartuko da berriz ere Korrika 18 gure eskualdera. Ugaotik etorrita, Arrankudiagara iritsiko da 01:25ean, Arakaldora 01:52ean eta Laudiora 02:06an. Laudio zeharkatuta Korrikak Garate gainerako bidea hartuko du eta 03:16an helduko da Okondora. Sopudetik barrena Bizkaia zeharkatuko du jarraian.