“Gazta zati bat” dokumentalaren soinu-banda zuzenean

“Gazta zati bat” dokumentalaren soinu-banda zuzenean

Title: “Gazta zati bat” dokumentalaren soinu-banda zuzenean
Location: Amurrio
Link out: Click here
Description: Igandea, Otsaila 24, 2013 – 18:30
Xabi Solano eta Zigor DZ-tak, Gazta zati bat dokumentalaren soinu bandarako sortutako abestiak eszenatokietara eramango dituen ikuskizun berria prestatu dute. Musika, irudiak eta zuzeneko sorkuntza nahastuko dituen egitasmo honetan bidelagun dituzte Keu Agirretxea eta Aitor Zabaleta musikariak eta Udane Juaristi margolaria. Denak elkarrekin azalduko zaizkigu oholtza gainean, gazta zati baten bidaia musikaz jantzi duten abestien doinuak proposamen zahar berriekin uztartuz. Begi-belarriei bidaia berri bat proposatuz.

Prezioa: 6 euro (Sarrerak salgai Urduña, Laudio eta Amurrioko AEK-ko euskaltegietan eta Amurrioko Kultur Etxean”

Korrika laguntzaileentzat dohainik.
Start Time: 18:30
Date: 2013-02-24