“Lanetik irtendakoan euskara ikastera doazen Aitor eta Nerea, bilobak eskolan utzi eta gero euskaltegira doazen Karmen eta Jose, euskara ikasten hasi den Yasmin, mintzalagun talde batean dagoen Felipe, barnetegira doan Ximun, Gau Eskolan ari den Elisabete, Osvaldo, Ane…”

lekukoakorrika-300x200

Korrika 18k zabaldu nahi duen mezuan, euskara euskal herritarron elkarbizitzarako gakoa dela diogu, elkarrekin bizitzeko, elkarri hitz egiteko, elkarri entzuteko, eta elkar ulertzeko tresna. Baina horretarako, euskal herritarrok euskal kultura ezagutzea eta euskara jakitea beharrezkoa da.

Horregatik, Korrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditu. Euskalakari izateko ahaleginean euskara ikasten eta praktikatzen ari diren guztiak. Lanetik irtendakoan euskara ikastera doazen Aitor eta Nerea, bilobak eskolan utzi eta gero euskaltegira doazen Karmen eta Jose, euskara ikasten hasi den Yasmin, mintzalagun talde batean dagoen Felipe, barnetegira doan Ximun, Gau Eskolan ari den Elisabete, Osvaldo, Ane…

Bere ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako, bihoakie egun euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle guztiei Korrika 18ren eta AEKren omenaldia.