Korrikaren jarraipen berezia Aiaraldean

Korrika 18: Jarraipen berezia Aiaraldean from aiaraldea komunikazio leihoa on Vimeo.

Martxoaren 14an hasiko da Korrika Andoainen. Alabaina, Aiaraldean lehenago abiatuko da euskararen aldeko ekimenaren jarraipena. Euskararen normalizazioa helburu duen komunikazio leihoak webgune berezi bat prestatu du: korrika.aiaraldea.com. Bertan, lekuko(tz)ak, Korrikaren edizio guztien Aiaraldeko argazki bildumak, bideoak, agenda, ibilbidea… bilduko dituzte.