Jarraipen berezia, ESKERRIK ASKO GUZTIEI!

Casilda Marañon eta Samuel Pasandin, bazkide eta elkartekideak aiaraldea.com-en kilometroan lekukoa eramaten

Casilda Marañon eta Samuel Pasandin, bazkide eta elkartekideak aiaraldea.com-en kilometroan lekukoa eramaten

 

Korrika 18 joan zaigu jada, eta Aiaraldean egindako jarraipen berezian ere parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizue Aiaraldea Komunikazio Leihoak!

Bloga beraz hemen geratuko da geldi, 2015ko Korrika 19 etorri bitartean, bien bitartean ”euskara elkarri ematen” jarraituko dugu www.aiaraldea.com web gunean eta Aiaraldea Irratian. Bertan top@ egingo dugulakoan…

EMAN EUSKARA ELKARRI!

AINHOA COMAS: “Kaiolan dagoen txori bat izan liteke euskara.Txoriak bere bizilekua behar duen bezala, txoria behar du bere bizilekuak”

ainhoa

AINHOA COMAS (Amurrio). Iratzargailuak jo du, goizeko sei eta erdiak dira. Altxatu eta aulkian prest dudanarropa janzten hasi naiz, esnatu berriak bereizgarri duen moteltasunaz. Oraindik denbora daukat, beti iristen da aurreikusi baino apur bat beranduago. Gogor lotu ditut zapatiletako eta petoko lokarriak, lehenengoek norantz gidatzen nauten bigarrenak ondoislatu dezan.Kalean, eguzkia oraindik esnatu ez dela eta, farolek argitzen dute bidea. More

TXUTXI ARIZNABARRETA: “Auzolana, kemena, konpromisoa, jaia, aldarrikapena…hori guztia eta gehiago da Korrika”

txutxi

TXUTXI ARIZNABARRETA (Zollo). Lemoako eskolan nengoen lanean 1980an lehen Korrika burutu zenean. Umeak lerro luzean eskola aurreko errepidean, tXikitxoenetatik handienetara. Denek nahi zuten lekukoa ikutu, eta denek ikutzea erabaki genuen. Urduritasuna eta ilusioa. Badator Korrika! Badator Korrika! Lekukoaren magia umetxoen eskuetatik eskuetara. Poza eta algara! Hunkigarria!

More

JESSI PICATOSTE: “Oso zaila egiten zait Madrildar bati korrika zer den azaltzea”

jessi

MADRILDAR BATI KORRIKA ZER DEN AZALTZEKO…

Urte bat neraman hemen lehenengo aldiz korrikari buruz hitzegitea entzun nuenean.Ez dakit zenbat aldiz azaldu zidaten,baina ez zitzaidan argi geratzen. Orain, bost urte ta gero ta korrika pare batean egon eta gero, korrika zer den ulertzen dut, baina oso zaila egiten zait nere familia ta lagun madrildarrei azaltzea.

Ez da bakarrik maratoi bat, ezta euskera bultzatzeko beste modu bat ere…

More

ITZIAR URKIJO: “Mila sentimendu, 18 edizio, hamar egun, erronka bat”

itziarurkij

ITZIAR URKIJO (LAUDIO). 896 karaktere, 1000 sentimendu, 18 edizio, 10 egun, erronka 1. Zenbakien gizartean mugitzen gara, zenbakien erritmoa gure erritmoa bilakatu dugu eta askotan, zenbakietaz hitz egin ezean, ez dugu mezurik barneratzen. Hitz hauek idazteko aukera eman zidatenean, kontuak egiten hasi nintzen: zein urtetan bizi izan nuen nire lehen korrika, zenbatetan parte hartu dudan, zenbat kilometrotan zehar aritu naizen gehienetan…zenbakiak berriro ere.

More